Bihar, asteartea, egingo dute udal ordezkariek azaroko ohiko udalbatzarra. 19:00etan hasita egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai izango dituzte hizpide, besteak beste, Inaziotar Bidea elkartearen sorrera.
Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- Udalbatzak 2024ko urriaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Inaziotar Bidea elkartearen sorrera eta estatutuak onartzea.
3.- Azpeitiko Udalaren beharretarako Leire Sarasua Odriozola zinegotziaren liberazioa %50ean.
4.- Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko adierazpena.
5.- 2025. ekitaldirako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.
6.- Alkatetzak 2024ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.
7.- Galderak eta erreguak.