Buztin tailerra izango da igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena

Haur bat buztina lantzen.

Buztin naturalarekin artea nahiz ongizatea landuko dituzte saioan parte hartzen duten herritarrek. Aurrez izena eman beharko da.

Buztinaren magia izeneko tailerra antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak datorren iganderako. Buztin naturalak osasunean eta ingurumenean dituen onurak zeintzuk diren ikasi ahal izango dute saioan parte hartzen duten herritarrek; buztinarekin artea nahiz ongizatea landuko dituzte.

Tailerra 10:30etik 12:00etara egingo dute Ekoetxean, Egibar baserrian. Saioa 4 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoa da, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute honako lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide