Mus txapelketa, arratsaldeko entretenigarri

Aitziber Arzallus 2024ko aza. 1a, 18:00

Bazkalostean hasi dira hainbat bikote ISBk aurtengo Garagardo Azokaren barruan antolatu duten mus txapelketa azkarra jokatzen, eta afalordurako erabakiko da zein den denetan onena. 20:00etan hasiko dira afariak ematen, eta 22:30etik aurrera erromeria izango da Izer eta Alabierrekin. 

Atzo arratsaldean zabaldu zituzten ISBren XIV. Garagardo Azokako ateak, eta bihar gauean Azoka Plazatik azkenak bidaltzen dituztenera arte, etenik gabeko mugimendua izango da han. Gaur bazkaririk ez dute eman, baina 15:30erako ekin diote mus txapelketa azkarrari, eta batzuek jokoan eta besteek haiei begira, halaxe bota dute arratsaldea. 18:00etan kanpoko barra ere zabaldu dute, eta pintxo potea izango da han, gerokoaren atariko gisa. 20:00etan hasiko dira afariak ematen, eta 22:30etik aurrera erromeria izango da Izer eta Alabierrekin.

Gaur, ostirala:

  • 15:30-20:00. Mus txapelketa azkarra. Izen ematea, bikoteko 30 euro.
  • 18:00. Kanpoko barra irekiko dute, eta pintxo-potea.
  • 20:00. Afariak ematen hasiko dira. Aurrez erreserba egiteko aukera izango da, egunotan, 16:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan.
  • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
  • 02:00. Azokako ateak itxiko dituzte.

Bihar, larunbata:

  • 13:00. Plazako barra irekiko dute.
  • 14:00-17:00. Bazkariak, prezio bereziekin. Aurrez erreserba egin behar da; horretarako aukera izango da egunotan, 16:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan.
  • 14:00-20:00. Zerbeza 2x1: bi garagardo baten prezioan.
  • 20:00. Afariak ematen hasiko dira. Aurrez erreserba egiteko aukera izango da egunotan, 16:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan.
  • 23:00. Kanpax DJa.
  • 02:00. Azokako ateak itxiko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide