Asteburu emankorragoak ezagutu dituzte Lagun Onaken talde nagusiek. Emakumeen lehen taldeak Bergararen kontra neurtu zituen indarrak joan den ostegunean Agorrosin futbol zelaian, Ohorezko Erregional Mailako ligako zazpigarren jardunaldiari zegokion partidan. 36. eta 38. minutuetan jasotako bi golen ondorioz, atsenaldira markagailua kontra zutela iritsi zen Azpeitiko taldea, eta bigarren zatia ere bide beretik hasi zuten, 58. minutuan hirugarren gola jasota. Hala ere, Miren Arrondoren neskek ez zuten etsi, eta bi gol egitea lortu zuten: Malen Astigarragak egin zuzen lehenengoa 64. minutuan; eta Joane Kortak bigarrena, 68.ean. 3-2koarekin bukatu zen partida.
Gizonek, berriz, ostiralan jokatu zuten Hirugarren Mailako ligako bideratzigarren jardunaldiari zegokion neurketa, Portugaleteren kontra, hango La Florida zelaian. Jose Luis Riberaren mutilek markagailua alde jartzea lortu zuten partida hasi eta gutxira, 21. minutuan Alex Albak sartutako golari esker. Errentari eustea eta hiru puntuak etxera ekartzea lortuko zutela bazirudien arren, 90 minutuak igaro eta gero jaso zuten kolpea Lagun Onakeko gizonek, 96. minutuan banakoa sartzea lortu baitzuen Portugaletek. Horrenbestez, puntu bakarra poltsikoratu zuen Azpeitiko taldeak.