Garapen afektibo-sexuala emakumeengan. Autoestima hobetzen izenburupean hitzaldia izango da hilaren 13an, asteazkena, Basazabal jauregian. Emakumeen Txokoak antolatu du solasaldia, Gipuzkoako DYArekin eta Azpeitiko Udalaren Hezkuntza Sailarekin elkarlanean. Euskaraz eskainiko dute hitzaldia, 18:30etik 20:30era.
Solasaldiaren helburua da sexualitateari lotutako mitoak baztertzea, bakoitzaren beharretan oinarritutako sexualitatea ezagutzeko eta autoezagutza afektibo sexual handiagoa lortzeko. Finean, sexualitate osasungarria eta asebetegarria garatzen laguntzea du xede solasaldiak.
Emakumeei soilik bideratutako saioa izango da, eta hitzaldira joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Emakumeen Txokoan edo 688 75 10 00 telefono zenbakira deituta. Azaroaren 11ra arte izango da horretarako aukera.