Gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta, Nola aukeratu irakurgai (on) bat tailerra eskainiko du Kulturaz kooperatibak. Adin desberdinetako umeentzako irakurgaiak hautatzen eta hautaketa egin ahal izateko tresnak erabiltzen ikasiko dute tailerreko parte hartzaileek.
Dorleta Kortazarrek gidatuko du tailerra. Bi orduko bi saio izango dira, azaroaren 21ean eta 22an, ostegunez eta ostiralez, 17:30etik 19:30era; lehena Dinamoa sormen gunean izango da, eta bigarrena, Udal Liburutegian. Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da, Kulturazen webgunean; hamabost euro ordaindu beharko da bi saioetan parte hartzeko.