Politika, enpresa eta gizarte zein kultur arloko aurpegi ezagunak alboan zituela, Alex Txikon alpinistak atzo, astelehena, inauguratu zuen Esklabetako ekialdeko hegalean Mendietxe museoa. Munduko nahiz Euskal Herriko alpinismoari balioa emateko asmoz ekin dio Azpeitiko bizilagunak proiektuari.
Besteak beste, honako hauek parte hartu zuten atzoko inaugurazio ekitaldian: Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Antonio Garamendi CEOE Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioko presidentea, Alex Txikon alpinista, Xabier Arruti aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputatua, Jose Ignacio Asensio aldundiko lehen diputatu nagusiordea eta Jasangarritasuneko diputatua, Andoni Ortuzar EBBko presidentea, Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramailea, Soraluze sendia, Juan Alfonso Martos y Azlor de Aragón eta Fátima Blázquez de Lora Granadako dukeak, Juanito Oirzabal mendizalea, Luis Miguel Arconada Realeko atezain ohia eta Juan Mari Atutxa Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu ohia.
Museoaren sustatzaileen nahiz erakundeetako ordezkarien hitzak entzun eta gero, Mendietxe museoa ezagutu zuten guztiek Txikon alpinistak azalpenak ematen zituen bitartean.