Gaur 13:00etatik 13:30era Urrestillako herrigune osoan argia moztuko duela iragarri du Iberdrolak. Herenegun gauean argindarrik gabe gelditu ziren Urrestillan, Kaletxikiko transformadorea matxuratu zelako. Matxura horren konpontze lanekin lotuta dago gaurko argi mozketa.
Astelehen gauean, birritan joan zen argia Urrestlllan, eta bigarren aldiaren ostean bost orduz egon ziren argindarrik gabe, 23:30etik astearte goizaldeko 04:30ak arte. Ordu horretan itzuli zen argia, baina matxura konpontzen lanean aritu ziren Iberdrolako langileek ez zuten transformadorea konpontzerik lortu. Horren ordez, argindar sorgailu edo generadore bat jarri zuten lanean, behin-behineko konponbide gisa, Errota kaleko aparkalekuan, transformadoretik gertu, eta hura ari da harrezkero argindarra sortzen.