Almeriako Prentsa eta Kazetari Elkarteak banatzen dituen Colombine nazioarteko kazetaritza sarietako bat jaso du Jon Larrañagak. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Andaluziako hirian, eta han izan zen azpeitiarra, sarien XII. edizioko garaikurretako bat jasotzen.
Epaimahaiak aho batez erabaki du Larrañagak Elhuyarrek eta ETBk ekoizten duten Teknopolis saiorako egindako Adimen artifizialaren generoa lana saritzea, gaiaren egokitasunagatik eta hari emandako trataeragatik. Izan ere, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira egin zuen Larrañagak erreportajea, adimen artifiziala eta generoa gai hartuta.
Hona hemen erreportajea:
Beste sari bat ere jasoko du Larrañagak. Atzo jakinarazi zuen Madrilgo Industria Ingeniarien Elkargoak azpeitiarrak jasoko duela elkargo horrek banatzen duen Luca de Tena saria. Industria ingeniaritzari lotutako kazetaritza sarien seigarren edizioan jasoko du Larrañagak aitortza, Teknopolis saiorako egindako beste lan bat tarteko: Metalak, material preziatua.
Honako hau da lan hori: