Irudhitzen lehiaketaren VIII. edizioa

Irudiei hitzak jartzeko epea, igandera arte zabalik

Erredakzioa 2024ko aza. 6a, 12:50

VIII. Irudhitzen lehiaketaren irudien ataleko argazki irabazlea. (Eneritz Otaegi)

Irudhitzen lehiaketaren lehen fasean hamabi argazki aukeratu zituen epaimahaiak, eta orain, azaroaren 10era bitartean, argazki horiei hitzak jarri behar dizkiete herritarrek.

VIII. Irudhitzen lehiaketaren bigarren atala martxan da, alegia, irudiei hitzak jartzekoa. Lehen atalean hamabi irudi hautatu zituen epaimahaiak, eta orain argazki horiei hitzak jarri behar dizkiete herritarrek. Azaroaren 10era arte egongo da horretarako epea zabalik. Herritarrek bidaltzen dituzten guztietatik, hamabi testu hautatuko dira; horietako bat izango da testu irabazlea, eta haren egileak 200 euroko saria eskuratuko du. 

Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
  • Lehiaketan parte hartzen duten eta aukeratuak diren argazkiak eta testuak Irudhitzen 2025 egutegian, webgune eta kanal desberdinetan zabalduko dira.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
  • Azaroaren 10a izango da testuak bidaltzeko azken eguna. Honako helbidera bidali behar dira testuak: komunikazioa@ukt.eus.

Egutegia osatuko duten argazkiak

Honako argazki hauek osatuko dute Gukaren 2025ko Irudhitzen egutegia:

1.- Iñigo Olarte

2.- Martxel Agirrezabalaga

3.- Izarne Agirretxe

4.- Eneritz Otaegi

5.- Juan Carlos del Pozo

6.- Aitziber Besga

7.- Eneritz Otaegi

8.- Alberto Beloki

9.- Ane Goenaga

10.- Elene Arregi

11.- Juan Carlos del Pozo

12.- Eneritz Otaegi

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide