Valentziarako materiala biltzen ari da Azpeitiko EAJ

Iraia Oteiza 2024ko aza. 6a, 13:08

Orain arte Valentziara bidaltzeko "produktu ugari" jaso dituztela adierazi dute. Batzokian ari dira horiek biltzen, eta arratsaldean ez ezik, bihar ere izango da hara produktuak emateko aukera. Goizean 10:30etik 12:30era, eta arratsaldean 17:30etik 19:30era egongo da horretarako aukera.

Uholdeek Valentzian eragin dituzten kalteak arindu nahirik, hango herritarrei laguntzeko materiala biltzen ari da Azpeitiko EAJ.

Taldekideek jakinarazi dutenez, herritarrak "laguntzeko gogoz" daude, eta Valentziara bidaltzeko "material ugari" ari dira jasotzen. Orain arte, gehienbat fardelak, musukoak eta norberaren zaintzarako produktuak jaso dituztela adierazi dute.

Produktuak Batzokian bertan (Olazko Amaren plazan) ari dira biltzen, eta arratsaldean ez ezik, bihar ere izango da hara materiala emateko aukera. Goizean 10:30etik 12:30era, eta arratsaldean 17:30etik 19:30era egongo da horretarako aukera.

Honako produktuak eraman daitezke:

  • Galtzen ez diren janariak (kristalezko potoetan ez): latak, pasta, arroza, haurrentzako esnea, olioa, zuku eta esne brikak, galletak, kakao eta kafe potoak, lekaleak, zerealak, txokolatea, azukrea, kontserbak...
  • Ura: botiletan datorrena.
  • Mantak, toallak, maindireak, trapuak...
  • Arropa: neurri eta mota guztietakoa, baina, ezinbestean, garbia. Bereziki eskertzen dira oinetakoak eta uretarako prestatutakoak. Baita umeenak ere.
  • Linternak eta pilak.
  • Erabilera bakarreko musukoak: mota guztietakoak izan daitezke, eta erabili gabe daudenak (ez berrerabilgarriak edota telazkoak).
  • Eskularruak: garbiketa eta medikuntza lanetarako egokiak direnak.
  • Fardelak: tamaina eta mota guztietakoak.
  • Norberaren zaintzarako produktuak: zapitxo bustiak, gela, txanpua, hortzetako pasta, konpresak...

Taldearen arabera, "herritar ororentzat" zabalik dago ekimena, eta jasotzen duten guztia "ongietorria" izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide