B.O.L. taldeak (Baserriko Ollaxkue Labien) bost kantuko zuzeneko bilduma diskoa argitaratu du; sarean entzungai jarri dute jada, baina disko fisikoak ere eskuragarri jarriko ditu taldeak.
Peel Session 2014/05/10 izenarekin plazaratu du B.O.L.ek lan berria eta taldearen ibilbideko aro ezberdinetako bost kantu jaso ditu diskoan. Izenburuko data berean grabatu zuten orain disko formatuan argitaratu duten lana, Antxeta Irratiaren Hendaiako (Lapurdi) estudioan, Aitor Perez Apurtu-rekin, Ez gaude konforme irratsaiorako.
Hain zuzen ere, taldearen Bandcamp-ean ez ezik, aipatu irratsaioaren web orrian ere entzun daiteke dagoeneko B.O.L.en grabazio berriena. Diskoa formatu fisikoan ere eskuragarri jarriko du, ordea, taldeak, CD formatuan. Diskoaren kopiak nahi dituztenek Haginpe tabernan eta Donostiako Skizo dendan eska ditzakete, edo 696 06 73 85 telefono zenbakira deituta (Andoni).