Astelehenean, San Martin egunez, hasiko dute San Martin Astea Azpeitiko adinekoen egoitzan. Sei egunetan ospakizun ekintza ugarirekin gozatzeko aukera izango dute San Martingo egoiliarrek nahiz haien senideek. Astelehenean, esaterako, meza, txupinazoa nahiz antzerki emanaldia izango dituzte.
Hurrengo egunetan, berriz, erlojuaren aurkezpena, txokolate jana, bingoa eta toka txapelketa izango dituzte. Azken egunean, gainera, ohi bezala, familiekin luntxaz gozatzeko parada izango dute egoitzako kideek.
Hona hemen San Martin Asteko egitaraua, osorik:
Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna eta astearen inaugurazioa.
- 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.
- 11:00. Txupinazoa.
- 16:30. Barruko gar sekulako zahar antzerki emanaldia.
Azaroak 12, asteartea.
- 11:00. Erlojuaren aurkezpena.
Azaroak 13, asteazkena.
- 16:00. Txokolatea txurroekin.
- 17:00. Boluntarioekin bingo berezia.
Azaroak 14, osteguna.
- 11:00. Toka txapelketa.
Azaroak 15, ostirala.
- 17:00. Bertso Bira egitasmoaren barruko bertso saioa Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe bertsolariekin.
Azaroak 16, larunbata. Familiaren Eguna.
- 11:30-12:30. Luntxa familiekin.
- 11:30-12:30. Juan Antxieta musika eskolako irakasle diren Unai eta Imuntzo trikitilariak.