Gipuzkoako Gimnastika Erritmiko Txapelketa izango da bihar, zapatua, kiroldegian. Oinarrizko mailetako kirolariak eta federatuak ariko dira lehian, taldeka nahiz bakarka, 16:15ean hasita.
Taldeka bi mailatan ariko dira kirolariak: batetik, kimu, infantil, kadete eta jubenil mailetakoak; eta, bestetik, junior, senior eta lehen mailakoak. Bakarka, berriz, jubenilak soilik lehiatuko dira. Gainera, biharko hitzorduan parte hartzen duten neska-mutilak Espainiako txapelketetan ariko dira azaroan eta abenduan.
Guztira, 75 bat neska-mutilek parte hartuko dute, Ipurua (Eibar), Tolosa, Belabieta (Ibarra), Donostia eta Izar Leku (Donostia) taldeetakoek. Azpeitiko ordezkaririk ez da izango tartean. Izan ere, Azpeitiko Loretoki taldeko kideek ez dute parte hartzen maila horietako txapelketetan.