Zezenzale Batzordeak bihar egingo du zezenketetan bildutako dirua emateko ekitaldia

Ihintza Elustondo

Saninazioetako zezenketetako irudi bat. (Andoni Elduaien)

12:15ean parrokian emango diete dirua aurten diruz laguntzea erabaki duten elkarteei: Txolarteri, Caritasi, Valentziako kaltetuei, Azpeitian martxan den Ugandako proiektuari. Ondoren, meza izango da.

Zezenzale Batzordeak bihar, larunbata, egingo du aurtengo saninazioetako zezenketetan bildutako dirua emateko ekitaldia. Hain zuzen ere, 12:15ean Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian emango diete dirua aurten diruz laguntzea erabaki duten elkarteei: Txolarteri, Caritasi, Valentziako kaltetuei, Azpeitian martxan den Ugandako proiektuari. Ondoren, 12:30ean, meza izango da parrokian. Ekitaldi irekia izango da, eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide