Etxean energia aurrezten ikasteko tailerra emango dute hilaren 20an

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 11a, 08:07

Erradiadore bat. (Pixabay)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Argitu programaren barruko saioa izango da eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, hilaren 15erako.

Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe izeneko tailerra emango dute azaroaren 20an, 18:00etan hasita, Basazabalen. Euskaraz izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak energia efizientziarako eta energia zaurgarritasunari aurre egiteko martxan duen Energia Argitu programaren barruko beste saio bat da datorren astekoa.

Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsi, eta energia aurrezteko ohitura aldaketak zein diren azalduko daute tailerrean. Gainera, parte hartzen dutenei Energia-aurrezkiari eta -eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida emango diete. "Gida horretan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku", azaldu dute Energia Argituren arduradunek.

Programa horretako gainerakoak bezala, doakoa da, baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Hain zuzen ere, datorren ostiralean, hilaren 15ean, bukatuko da izena emateko epea. Hilaren 20ko tailerrera joan nahi dutenek energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita eman dezakete izena, edo astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00ak bitartean 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide