Txorizo egosi lehiaketak eta ardo dastaketak eman dutena, irudietan

Andoni Elduaien 2024ko aza. 9a, 15:58

Zegamako (Gipuzkoa) Oiarbide harategiaren txorizoa izendatu dute bigarrenez Euskal Herriko txorizo egosi onena. Hamahiru upategik ere parte hartu dute ardo dastaketan, eta herriko gaztagileek postuak jarri dituzte. Eguzkiaren goxotasunak lagunduta, herritar ugari bildu da plazako kioskoaren bueltan.

Eguraldi ederrak lagunduta, herritar eta bisitari ugari bildu da gaur, zapatua, Azpeitiko plazan. Hamahiru upategitako ardoak dastatzeko aukera izan dute horiek guztiek plazan, eta aldi berean, hemeretzi harategik parte hartu dute Euskal Herriko txorizo egosi lehiaketan. Bigarren urtez jarraian irabazi du Zegamako (Gipuzkoa) Oiarbide harategiak; 38 puntu eman dizkiote txorizo irabazleari, 36 puntu pilatu ditu bigarren sailkatu den Olazagutiako (Nafarroa) Pako harategiak, eta azkenik, 35 puntu jaso ditu hirugarren sailkatu den Zarauzko Biyona harategiari. Giro ederra nagusitu da goiz osoan zehar, eta gosea zein egarria ondo aseta itzuli dira denak ere etxera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide