Zezenzale Batzordeak 12.000 euro banatu ditu gizarte ekintzetarako

Nerea Uranga 2024ko aza. 9a, 15:41

Azpeitiko Caritasen, Txolarteren, Valentziako kaltetuen eta Azpeitian martxan den Ugandako proiektu baten artean banatu du aurtengo saninazioetako zezenketetan bildutako dirua.

Aurtengo saninazioetako zezenketetan bildutako dirua banatzeko ekitaldia egin du gaur eguerdian Zezenzale Batzordeak, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiaren Bakardadearen kaperan. Guztira, 12.000 euro banatu ditu gizarte ekintzetarako: sei mila euro eman dizkio Caritasi, eta bina mila euro Txolarteri, Valentziako kaltetuei, Azpeitian martxan den Ugandako proiektu bati. Joxin Iriarte Zezenzale Batzordearen presidenteak azpimarratu du aurtengo saninazioetako zezenketak "ondo eta oparo" joan direla, eta horri esker lau egitasmo laguntzeko aukera izan dutela. Datorren urtean ere, aukera bera edo hobea izatea nahiko luketela adierazi du.

Behin diru banaketa egin dutenean, meza izan dute parrokian Jose Ignacio Eguzkitza Azpeitiko erretoreak emanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide