Betagarri musika taldeak kontzertua eskainiko du datorren zapatuan Sanagustin kulturgunean, eta oraindik eros daitezke emanaldirako sarrerak. Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke horiek, 22,5 euroren trukean. 22:30ean hasiko da kontzertua.
1993an sortutako taldea da Betagarri; hain zuzen, duela 31 urte. 24 urte agertokietan igarota, 2017ko uztailean eman zuen Betagarrik azken kontzertua, Lakuntzan ospatutako Hatortxu Rock jaialdiaren 20. edizioan. Zazpi urteko etenaren ostean, baina, bueltan da taldea, 30 urteurrena ospatzeko aitzakian.
Azpeitian ez ezik, Bartzelonan, Madrilen, Gasteizen eta Bilbon eskainiko ditu emanaldiak Betagarrik.