Zea Maysek txiki utzi du Sanagustin kulturgunea

Julene Frantzesena 2024ko aza. 11a, 08:00

Zea Mayseko kideak eta zaleak kontzertuaren bukaeran. (Zea Mays)

Ehunka lagun elkartu ziren kulturgunean. Emanaldirako sarrerak duela aste batzuk agortu ziren. Giro paregabea izan zen kontzertuan, Bilboko taldeak agertokira eraman zituen doinu ezagunak tarteko.

Sanagustin kulturgunea txiki gelditu zen zapatu gauean, Zea Mays taldearen kontzertuarekin. Ehunka lagun izan ziren emanaldian; horren erakusle da sarrerak aste batzuk lehenago agortu izana. Giro paregabea izan zen kulturgunean, Bilboko taldeak agertokira eraman zituen doinu ezagunak tarteko. Emanaldiaren bukaeran argazkia atera zuten taldeko kideek eta zaleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide