Datorren astean bi hitzordu izango dira Udal Liburutegian. Astelehenean ipuin kontaketa saioa egingo dute, eta asteartean, berriz, eskulan tailerra.
Maitane Perezek eskainiko du ipuin kontaketa saioa astelehenean. LH1eko eta LH2ko haurrei zuzendutako hitzordua izango da 17:30etik aurrera eskainiko duena. Saioan parte hartu nahi dutenek ostegunera arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Udal Liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko dute.
Asteartean, berriz, LH1eko haurrentzako eskulan tailerra izango da. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea; ostegunean bukatuko da. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emateko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko da.