Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAE) adiskide numerario izendatu zuen zapatuan Juanjo Olaizola (Donostia, 1965) Azpeitiko bizilaguna eta Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendaria. Museoan bertan egin zuten ekitaldia, dozenaka lagunen aurrean.
Ekitaldiaren hasieran Euskadi, tren fabrika hitzaldia eskaini zuen Olaizolak, eta ondoren, Adiskideen Elkarteko Soco Romanok hartu zuen hitza. Gero jaso zituen elkarteak eskainitako diploma eta domina museoko zuzendariak. Gainera, elkarteko adiskide berriak gidatuta, lurrun trenean ibilaldia egin zuten ekitaldira joandakoek.