Lagun Onak mendi bazkunak ibilaldi berezia antolatu du hilaren 24rako, igandea. Herriko txoko ezkutuak ezagutzeko parada izango dute herritarrek, zailtasun handirik gabeko txangoa eginez. 09:00etarako jarri dute hitzordua plazan, eta herritarrek hara agertu besterik ez dute egin beharko; izan ere, ibilaldian parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.