Datorren astelehenean hasi eta abenduaren 1era bitartean, Betharram erakusketa aretoan ikusgai egongo dira 51. Nazioarteko Gipuzkoa Trofeo lehiaketara aurkeztutako zenbait argazki.
Erakusketa horretan, originaltasunagatik, sormenagatik edo ekarpen artistikoagatik nabarmendu diren argazki aipagarrienak ikusteko aukera egongo da. Orotara, 33 herrialdetako 222 parte hartzaileren 2.404 obra aurkeztudira Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duen lehiaketara. Gipuzkoa Trofeoa 2023 saria, berriz, Txinako Du Yi agazkilariarentzat izan da, Heart-Shaped Wings izeneko lanagatik.
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara, eta astegunetan 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa bisitatzeko aukera.