Igandean zabalduko dute Azoka Plazan Neguko Topalekua

Nerea Uranga 2024ko aza. 14a, 16:35

Neguko Topalekuaren iazko egun bat.

LH3tik LH6ra arteko haurrentzako izango da Neguko Topakelua, eta udaleko Gazteria Zerbitzuko bi hezitzaile egongo dira bertan. Igandeetan 16:30etik 19:00etara zabalduko dute.

Eguraldia hozten hasi denez, LH3tik LH6ra arteko haurrek aterpean jolaserako toki goxo bat izan dezaten, igande arratsaldeetan, Neguko Topalekua zabalduko du Azpeitiko Udalak Azoka Plazan.

Igande honetan, azaroaren 17an, zabalduko dute Neguko Topalekua 16:30etik 19:00etara. Udaleko Gazteria Zerbitzuko bi hezitzaile egongo dira bertan. Haurrek aurrez ez dute izenik eman beharko bertara joateko, eta topalekuan hainbat ekintza egiteko aukera eskainiko zaie.

Neguko Topalekua irekita egongo den egunak honakoak izango dira:

  • Azaroa: 17 eta 24.
  • Abendua: 1 eta 8.
  • Urtarrila: 12 eta 26.
  • Otsaila: 2, 9, 16 eta 23.
  • Martxoa: 9, 16, 23 eta 30.
  • Apirila: 6 eta 13.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide