Kantuan eta dantzan berrekin diote festari Lasaon

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 16a, 09:35

Txupinazoa bota ondoren, elkartean egin zuten festa lasaotarrek atzo gauean. Gaur, berriz, umeak nagusi izango dira eguerdian eta arratsaldean, bertso afariarekin eta trikitilariekin jaiak agurtu aurretik.

Astelehenean San Martin eguna ospatuz hasitako festei atzo berrekin zieten Lasaon. Iluntzean txupinazoa bota zuten, eta ondoren elkartean egin zuten festa lasaotarrek. Pintxo poteoarekin hasi ziren, eta kantuan era trikiti doinuekin dantzan jarraitu zuten.

Gaur dute aurtengo sanmartinetako azken eguna Lasaon eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Umeak nagusi izanngo dira eguerdian eta arratsaldean, bertso afariarekin eta trikitilariekin jaiak agurtu aurretik. Hona hemen, egitaraua:

  • 12:30. Haurrentzako txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak.
  • 14:00. Auzoko haurrentzat bazkaria elkartean.
  • 16:00. Puzgarriak frontoian.
  • 20:30. Bertso afaria Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin.
  • Jarraian, Itzeder eta Txibilter trikitilariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide