Zapatu bete-betearekin bukatu dituzte festak Lasaon

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 17a, 09:44

Eguerditik goizalderaino, ekitaldiz betetako eguna izan zuten atzo lasaotarrek jaien hirugarren eta azken egunaz gozatzeko.

Zapatu bete-betearekin bukatu dituzte aurten San Martin jaiak Lasaon. Eguerdian umeen txupinazoa, kalejira eta buruhandiak izan zituzten, umeen bazkaria ondoren. Arratsaldean puzgarrietan hartu zuten gozatua haurrek zein gaztetxoek, eta nahi zuenarentzat txokolatea ere ez zen falta izan frontoian.

Iluntzean, berriz, Andoni Egañarekin eta Amets Arzallusekin bertso afaria izan zuten elkartean, eta Itzeder eta Txibilter trikitilarien doinuekin luzatu zuten festa, sanmartinak datorren urtera arte agurtu aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide