Janariak alferrik ez galtzearen garrantzia ikasi dute Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 17a, 10:21

Gustu ona ez da alferrik galtzen izeneko ekintzan parte hartu zuten atzo zenbait gurasok eta haurrek, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan antolatutako saioan.

Gustu ona ez da alferrik galtzen izeneko ekintza egin zuten atzo Azpeitiko Ekoetxean, 5 urtetik gorako haurrei eta haien familie zuzenduta. Igandeak izaten dira normalean Ekoetxean halako ekintzak egiteko egunak, baina atzo Ekoetxea Sareko gune guztiek egin zuten bat Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin.

Horrela, jolasaren eta proben bidez, janariak alferrik ez galtzearen garrantziaz jabetzeko eta jatekoak ez xahutzeko gakoak ikasteko aukera izan zuten Ekoetxeko ekintzan parte hartu zutenek.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide