Ibai Angulo txapeldun eta Peio Ziarsolo hirugarren, mendiko lasterketen Espainiako Kopan

Maialen Etxaniz 2024ko aza. 18a, 11:00

Atzo jokatu zuten Espainiako Kopako azken proba, eta Angulo aurrena sailkatu zen junior mailan. Pello Ziarsolo, bere aldetik, jubenil mailan lehiatu zen, eta hirugarren postua eskuratu zuen podiumean. 

Mendi Lasterketen Espainiako Kopako laugarren probak itxi du 2024 Kopako zirkuitua, eta erabakita gelditu dira aurtengo txapeldunak. Atzo Macaelen (Almeria, Espainia) jokatu zuten zirkuituko azken proba, eta domina banarekin itzuli ziren Ibai Angulo eta Peio Ziarsolo. 

Ibai Angulo txapeldun sailkatu zen junior mailan. Urrestillakoak 320 punturekin itxi du Kopa, bigarren sailkatuari alde nabarmena aterata. Francisco Javier Tejonerok irabazi du zilarrezko domina, 238 punturekin eta Felipe Neilarentzat izan da hirugarren postua, 234 puntu pilatuta.

Denboraldi ederra egiten ari da Angulo. Urrian, Euskal Herriko Trail Kopa irabazi zuen. Bigarren urtez jarraian eskuratu du garaipena korrikalariak, eta kopako probetan izandako sentsazioez zein etorkizuneko helburuez hitz egin zuen Gukarekin. Elkarrizketa, hemen

Peio Ziarsolo jubenil mailan lehiatu da aurtengo denboraldian, eta hirugarren sailkatuta amaitu du mendi lasterketen Espainiako Kopa, 251 punturekin. Hugo Marquez izan da jubeniletan txapeldun, 286 puntu eskuratuta. Bigarren sailkatu da, aldiz, Diego Castello, eta Ziarsolok osatu du podiuma. 

ç

Eskubian, hirugarren postuan, Ziarsolo. (Lagun Onak MB)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide