Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta egun horri lotuta, ostegunerako (azaroak 21) hitzaldia antolatu dute Azpeitiko Udalak, Emakumeen Txokoak eta Emakumeen Mahaiak. Sexu indarkeria haurtzaroan, ikuspegi feministatik izenburu duen hitzaldia eskainiko du Sheila Melcon psikologoak eta gizarte hezitzaileak. 18:00etan izango da, Basazabal jauregian.