PiL.T. eta Ro musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude hamahiru euroren trukean, Kulturaz kooperatibaren webgunean.
PiL.T. musika taldea Mungiakoa da, eta 2006an taldea desegin ostean, 2017an berriz itzuli zen agertokietara. Balak airean kanta bilduma plazaratu du taldeak, eta hain zuzen, kanta horiek eramango ditu taldeak Sanagustinera.
Talde hori ez ezik, Azpeitiko eta Azkoitiko Ro taldeak ere eskainiko du emanaldia. Post-rock instrumentala egiten du taldeak, eta iaz kaleratu zuen bigarren lana, Baiagoan izenekoa.