Asteburuan jokatu dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako binakako gomazko paletako kadeteen eta jubenilen finalak. Kadeteetan, Ilunpe pilota elkarteko Telmo Garaizarrek eta Mikel Gurrutxagak Txulobiko Xabat Aburuzu, Arkaitz Zabala eta Markel Iraola palisten kontrako finala jokatu dute. 25 eta 16 irabazi dute palista azpeitiarrek Gipuzkoako txapela eskuratuz.
Jubeniletan, Intxurre eta Zumaia kluben arteko palisten artean jokatu dute finala; 25 eta 15 irabazita, Intxurre izan da txapelduna.