Iraurgi Ikastetxeak eta Gautenak (autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartea) martxan jartzear duten Boronda-tea proiektuaren aurkezpena egingo dute ostegunean, 18:00etan, Azoka Plazan.
Gautenako erabiltzaileei ikastetxeko ateak ireki dizkiotela azaldu dute Iraurgiko kideek, aukera berdintasuna eskaintzeko xedez. "Gizabanako orok amesten du besteek dituzten aukera berdinak izatearekin, norbere ahotsa errespetuz entzungo duen plaza batekin, beharrean dagoenean eskua luzatuko dion komunitate batekin, eta beldurrak, ametsak, ilusioak eta iritziak lasai eta konfiantzaz adierazteko inguru batekin".
Hain zuzen ere, horretarako jarri dute martxan Boronda-tea proiektua, eta xehetasunak ostegunean azalduko dituzte.