Kirol Sarietarako hautagaiak jakinarazi eta herritarrek botoa emateko epea ireki du udalak

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 19a, 12:22

2023ko Kirol Sarietako protagonisten taldeko argazkia, iaz, Sanagustinen.

Kirol klubek zein herritarrek proposatutako 32 kirolari, talde zein boluntarioen alde botoa emateko aukera izango dute herritarren azaroaren 25a bitartean. Kiroldegian eta igerilekuan jarritako boto-ontzietan ez ezik, aurten Internetez ere parte hartu daiteke bozketan.

Urri bukaeratik azaroaren 13ra bitartean jasotako proposamenekin, osatu ditu udalak aurtengo Kirol Sarietarako hautagaien zerrendak. Horien berri ematearekin bat, herritarrek beren gustukoenen alde botoa emateko epea ere martxan jarri dute.

Guztira 32 kirolari, talde zein boluntarioen alde botoa emateko aukera izango dute herritarrek. Hiru sari emango dituzte aurten ere; urteko gizon zein emakume kirolari nabarmenenak zein urteko boluntarioa sarituko dituzte. Aipatutako 32en artean, hamabost dira gizonen sarirako hautagaiak, zortzi emakumeen sarirako hautagaiak, eta hamar, boluntarioen sarirakoak.

Hau da 2024ko Azpeitiko Kirol Sariak jasotzeko hautagaien eta bakoitza zeinek proposatu duen jasotzeko zerrenda. Proposamen bakoitza nola arrazoitu duten ere jaso eta jakinarazi du udalak:

Urteko Kirolaria (gizonak)

  • Andoni Etxeberria, areto futbola (Galaktik areto futbol taldea).
  • Julen Amenabar, karate (Azpeitiko Karate Taldea).
  • Eneko Martija, pala (Ilunpe, erreminta saila).
  • Aimar Egiguren, esku pilota (Ilunpe).
  • Ion Del Cid , automobilismoa (Urraki eskuderia).
  • Xabier Aranburu, igeriketa (Izarraitz igeri elkartea).
  • Jubenil mailako taldea, futbola (Lagun Onak FT).
  • Ierai Aizpitarte, saskibaloia (Iraurgi SB).
  • Peio Ziarsolo, mendi lasterketak (Lagun Onak MB).
  • Eñaut Agirre, futbola (Ikasberri KE)
  • Oier Ezeiza, mendi bizikleta (Arauntza Riders).
  • Alejandro Monasterio, xakea (Xaputarrak xake taldea).
  • Josu Errazkin, txirrindularitza (Lagun Onak TE).
  • Jokin Maiz, atletismoa (Xeye)
  • Aitor Mimenza, atletismoa (Herritarrak).

Hautagaitza bakoitza aurkezteko arrazoi hauek eman dituzte.

Urteko Kirolaria (emakumeak)

  • Laia Elortza, igeriketa (Izarraitz IE).
  • Infantil mailako taldea, gimnastika erritmikoa (Loretoki).
  • Kadete mailako taldea, futbola (Lagun Onak FT).
  • Domusa Teknik ISB taldea, saskibaloia (Iraurgi SB).
  • Erlo taldea (Saioa Iriondo, Maite Maiz eta Gema Segurola), mendi lasterketak (Lagun Onak MB).
  • Naroa Uria, mendi lasterketak (Herritarrak).
  • Maite Etxezarreta, atletismoa (Herritarrak).

Hautagaitza bakoitza aurkezteko arrazoi hauek eman dituzte.

Urteko boluntarioa

  • Nuria Agirrezabal (Galaktik areto futbol taldea).
  • Ander Alberdi (Izarraitz IE).
  • Jexux Araneta (Urraki eskuderia).
  • Xiker Aizpuru (Arauntza Riders).
  • Stephanie Thurman (Iraurgi SB).
  • Aitor Elustondo (Xaputarrak xake taldea).
  • Jexux Alberdi Katran (Lagun Onak MB).
  • Aitor Garate (Ikasberri KE).
  • Aitor Etxezarreta (Lagun Onak FT).
  • Ehun Milak-eko antolatzaile laguntzaileak (Herritarrak).

Hautagaitza bakoitza aurkezteko arrazoi hauek eman dituzte.

Bozketa, azaroaren 25a arte

Datorren astelehena arte, azaroaren 25a, eman ahalko dira bozak; kiroldegian eta igerilekuan jarritako boto-ontzietan ez ezik, aurten Internetez ere parte hartu daiteke bozketan, galdetegi hau beteta.

Abenduaren 20an, ostirala eta San Tomas bezpera, egingo dute sari banaketa ekitaldia, 19:00etan, Sanagustinen. Kirol Sarien 25. aldia izango da aurtengoa, eta zenbaki hori nabarmentzeko, ekitaldiaren egunean ikusgai jarriko dituzte Mikel San Juan tailugileak sariotarako urtez urte egindako oroigarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide