Zabalik dago Baigerak Marokora egingo duen bidaiarako izena emateko epea

Julene Frantzesena 2024ko aza. 20a, 08:00

Marrakexeko Jema el Fna plaza. (F. Mira)

Datorren ekainerako antolatu dute bidaia; hil horren 19tik 29ra egingo dute. Hamar egun horietan Marrakex, Ouarzazate, Erfoud, Merzouga, Fez, Volubilis eta Casablanca bisitatuko dituzte. Izena eman daiteke dagoeneko, Halcon Bidaiaken.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Marokora bidaia antolatu du datorren ekainerako. Data horretarako denbora dezente falta bada ere, dagoeneko zabalik dago bidaiarako izena emateko epea. Hain zuzen ere, Halcon Bidaiakekin antolatu dute hamar eguneko bidaia, eta beraz, hara joan nahi dutenek Azpeitiko bidaia agentziarekin jarri beharko dute harremanetan.

Bidaia ekainaren 19tik 29ra egingo dute. Hegazkinez joango dira bidaiariak Bilbotik Marokora, eta han marokoar gida batekin gauzatuko dute ibilbidea. Zehazki, Marrakex, Ouarzazate, Erfoud, Merzouga, Fez, Volubilis eta Casablanca bisitatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide