Adimen desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzez-eta informazio saioa eskainiko du Atzegik

Julene Frantzesena 2024ko aza. 21a, 07:58

Atzegiren egoitza eraikin horren beheko aldean dago kokatuta.

Adimen desgaitasuna duten pertsonen familiak eskura ditzaketen pentsioez, prestazioez eta laguntzez informatzeko antolatu dute saioa. Astelehenean izango da, 18:30ean, Atzegik Azpeitian duen egoitzan.

Adimen desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako pentsioen, prestazioen eta laguntzen inguruko informazio saioa antolatu du Atzegik astelehenerako. Adimen desgaitasuna duten pertsonen familiak eskura ditzaketen baliabideez informatzea da saioaren xedea, haren antolatzaileek adierazi dutenez.

Erakundeak Azpeitian duen lokalean –Perez Arregi plazan, bere garaian Uztarriaren egoitza kokatuta egon zen lekuan– egingo dute saioa, 18:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide