Urolakoen Nafar Zuzterrakek bi hitzaldi antolatu ditu abendurako

Julene Frantzesena 2024ko aza. 28a, 16:50

Juan Martin Elexpuru. (Artefaktua)

Juan Martin Elexpuruk eskainiko du abenduaren 3an, eta Peio Monteanok abenduaren 12an. Bi hitzorduak 19:00etan izango dira, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Urolakoen Napar Zuzterrakek bi hitzaldi antolatu ditu abendurako. Lehena, Juan Martin Elexpuruk eskainiko du abenduaren 3an, asteartez, eta bigarrena, berriz, Peio Monteanok abenduaren 12an, ostegunez.

Elexpuruk Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan liburua aurkeztuko du, eta Irulegiko eskuaz ere ariko da hizketan, Euskararen Egunean. Monteanok, berriz, De la caida de Roma al reino de Pamplona izenburupean eskainiko du hitzaldia.

Bi hitzorduak 19:00etan izango dira, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide