Hilaren 25etik 29ra eman ahal izango da izena haurren igeriketako bigarren hiruhilekoko ikastaroetan

Iraia Oteiza 2024ko aza. 20a, 16:40

Azpeitiko igerileku estalia. (Kirol Patronatua)

Ikastaroak 2025eko urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 21ean amaituko dira. Lehenengo hiruhilekoan ikastaroetan izena emanda egon direnek lehentasuna izango dute; aldiz, jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute.

Bigarren hiruhileko haurren igeriketa ikastaroetarako izen ematea datorren astelehenean, azaroaren 25ean, zabalduko dute. Lehenengo hiruhilekoan parte hartu dutenek ikastaroetan jarraitzeko lehentasuna izango dute, eta gainerako plazak zozketa bidez esleituko dituzte –betiere eskainitako plaza kopurua betetzen bada–. Halaber, jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute hori adieraziz. Ikastaroak 2025ko urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 21ean amaituko dira.

Izen emate orriak eta baja orriak Udal Igerilekuan egongo dira eskuragarri, eta bertan jaso eta utzi beharko dira. Hori horrela, talde berriak adin eta mailaren arabera antolatuko dituzte, eta kontuan hartuko dira lehenengo hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.

Informazio gehiago nahi dutenek harreran galdetu edota 943-81 41 21 telefonora dei dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide