Gipuzkoako Nazioarteko Argazkilaritza Sariko hainbat argazki ikusgai daude Betharramen

Julene Frantzesena 2024ko aza. 21a, 07:19

Erakusketako argazki batzuk. (Iraia Oteiza)

Sari horren 51. ediziora aurkeztutako irudi batzuk daude ikusgai erakusketa aretoan. 2023an egin zen 51. ediziora 2.404 lan aurkeztu zituzten 33 herrialdetako 222 parte hartzailek, eta horietako batzuk jarri dituzte hormetan. Abenduaren 1era arte egongo da erakusketa irekita.

Joan zen astelehenaz geroztik, zabalik dago Gipuzkoako Nazioarteko Argazkilaritza Sariko argazki bildumaren zati bat jasotzen duen erakusketa. Sari horren 51. ediziora aurkeztutako irudi batzuk daude Betharrametako aretoko hormetan eskegita.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek azaldu dutenez, epaimahaiak "originaltasunagatik, sormenagatik edo ekarpen artistikoagatik" aukeratutako argazki aipagarrienak ikus daitezke han. 33 herrialdetako 222 parte hartzaileren 2.404 argazki aurkeztu ziren Trofeo Gipuzkoaren 2023ko ediziora, eta Txinako Du Yi argazkilariak irabazi du saria, Heart-Shaped Wings izeneko argazkia tarteko.

Erakusketa abenduaren 1era arte egongo da irekita: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide