Ludoteketako kideek mural bat margotuko dute bihar, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira

Julene Frantzesena

Iturritxiki ludotekaren ondo petrilean egingo dute irudia.

Bihar arratsaldean egingo dute margolana, Iturritxiki ludotekaren ondoko petrilean. Atzo izan zen Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna; izan ere, Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an onartu zuen haurren eskubideei buruzko hitzarmena.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta egun horren harira, herriko bi ludoteketan haurrekin lanketa berezi bat egin dute. Hori dela eta, bihar arratsaldean mural bat margotuko dute ludoteketako hezitzaileek nahiz erabiltzaileek. Iturritxiki ludotekaren ondoko eskaileren eskuinetara dagoen petrilean egingo dute margolana.

Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an onartu zuen haurren eskubideei buruzko hitzarmena, eta orduz geroztik, haurren eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta osasun arlokoak finkatuta daude. Besteren artean, honako eskubide hauek daude jasota hitzarmenean: haurren biziraupen eskubidea, haien garatzeko eskubidea, babestuak izateko duten eskubidea, parte hartzeko duten eskubidea eta entzunak izateko daukaten eskubidea.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide