Ludotekako kideek aurrerago egingo dute gaur gauzatzekoak ziren horma irudia

Ihintza Elustondo 2024ko aza. 22a, 16:00

Iturritxiki ludotekaren ondo petrilean egingo dute irudia.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, gaur arratsaldean horma irudi bat margotzekoak ziren ludoteketako hezitzaileak nahiz erabiltzaileak, baina eguraldi txarra tarteko, atzeratu egin dute ekintza. Iturritxiki ludotekaren ondoko eskaileren eskuinetara dagoen petrilean egingo dute margolana.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen asteazkenean, azaroaren 20an, eta egun horren harira, herriko bi ludoteketan haurrekin lanketa berezi bat egin dute. Hori dela eta, gaur arratsaldean horma irudi bat margotzekoak ziren ludoteketako hezitzaileak nahiz erabiltzaileak, baina eguraldi txarra tarteko, atzeratu egin dute ekintza. Iturritxiki ludotekaren ondoko eskaileren eskuinetara dagoen petrilean egingo dute margolana, baina oraindik ez dute zehaztu zehazki zein egunetan gauzatuko duten.

Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an onartu zuen haurren eskubideei buruzko hitzarmena, eta orduz geroztik, haurren eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta osasun arlokoak finkatuta daude. Besteren artean, honako eskubide hauek daude jasota hitzarmenean: haurren biziraupen eskubidea, haien garatzeko eskubidea, babestuak izateko duten eskubidea, parte hartzeko duten eskubidea eta entzunak izateko daukaten eskubidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide