Herria dantzan jarri dute Itsasiko kideek

Ihintza Elustondo 2024ko aza. 23a, 13:37

Itsasi Eguna ospatu du gaur izen bereko kultur taldeak. Dantza ikuskizunak eskaini dituzte goizean zehar herriko hainbat txokotan, eta herritar ugari bertaratu dira emanaldiak bertatik bertara ikustera. Giro ederra sortu da.

Itsasi euskal kultur taldeak Itsasi Eguna ospatu du gaur, larunbata, eta jai giro ederra sortu da herrian barrena. Urtero egin ohi duten moduan, dantza ikuskizunak eskaini dituzte goizean zehar herriko hainbat txokotan, eta eguna amaitzeko, bazkaria egingo dute.

Hain zuzen, 11:15 aldera taldeko dantzari txikiak Frontoi Txikian elkartu dira, eta hortik abiatuta, Alde Zaharrean hainbat dantza ikuskizun eskaini dituzte, hala nola Perez Arregi plazan, Plaza Txikian, Olazko Andre Mariaren Plazan eta herriko plazan. Hainbat herritar bertaratu dira emanaldiak bertatik bertara ikustera.

Jarraian, taldeko kideak zein kide ohiak bazkarirako elkartu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide