Abisu laranja ezarri dute biharko, haize boladengatik

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 23a, 18:00

Loiolako lorategiak itxi egingo dituzte segurtasuganatik. (Turismo Euskadi)

Alerta laranja ezarri dute 06:00etatik 15:00ak bitarte. Hego-ekialdeko haizeak gogor joko du iragarpenaren arabera, eta 120 kilometro orduko abiadura ere gaindi dezake. Segurtasuna bermatzeko, udalak itxi egingo ditu Loiolako lorategiak 06:00etatik 15:00etara.

Haize bolada indartsuak izan dira gaur, larunbata, egun osoan zehar, eta bihar are indartsuagoak izan daitezke Kantauri isurialdean. Euskal Meteorologia Agentziak, gainera, alerta laranja ezarri du biharko, 06:00etatik 15:00ak bitarte. Iragarpenaren arabera, hego-ekialdeko haizeak gogor joko du, eta 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezake. Segurtasuna bermatzeko, udalak itxi egingo ditu Loiolako lorategiak 06:00etatik 15:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide