Santa Zezilia kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak

Ihintza Elustondo

Santa Zezilia egunaren biharamunean, musikarien eguna ospatzeko kontzertua eman du Udal Musika Bandak, Unai Frantsesenaren gidaritzapean.

Santa Zezilia eguna izan zen azaroaren 22a, ostirala, eta biharamunean, larunbatez, musikarien eguna ospatzeko emanaldia eskaini zuen Udal Musika Bandak. Sanagustin kulturgunean izan zen saioa, 12:30ean hasita, eta jende ugari bertaratu zen bandaren doinuak bertatik bertara jarraitzera.

Unai Frantsesenaren gidaritzapean, honako abesti hauek eskaini zituen bandak atzoko kontzertuan: Step to the rainbow, Fandango fantasy, The rakes of Mallow, Vents Catalans, The show must go on, Autums leaves, There's no bussiness like show businnes eta Italo pop classics.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide