Datorren astelehenean, abenduaren 2an, beste ipuin kontaketa saio bat izango da Udal Liburutegian. Iñigito Txapelpunkek eskainiko du emanaldia, HH4tik LH2ra arteko haurrei zuzenduta. 17:30erako jarri dute hitzordua, liburutegian.
Saioan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Ostegunera arte izango da horretarako aukera, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.