Jostailu jasangarriak egiteko tailerra izango da igandean Ekoetxean. Ingurumena errespetatzen duten jostailuak diseinatzeko eta sortzeko parada izango dute igandean Egibar baserrira joaten diren herritarrek.
Tailerra 10:30etik 12:00etara bitartean egingo dute, eta doakoa izango bada ere, aurrez izena eman beharko da, Internet bidez. 5 urtetik gorako haurrentzat eta haien familientzat antolatu dute saioa.