Salamancara lau eguneko bidaia antolatu du Baigerak

Julene Frantzesena

Salamancako katedrala. (Wikipedia)

Ekainaren 5etik 8ra egingo dute bidaia. Salamanca hiria ez ezik, La Alberca, Miranda del Castañar, Ledesma, Alba de Tormes eta Ciudad Rodrigo herriak bisitatuko dituzte. Zabalik dago bidaiarako izena emateko epea.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Salamancara bidaia antolatu du ekainerako; hil horren 5etik 8ra egingo dute bidaia. Salamanca hiria ez ezik, La Alberca, Miranda del Castañar, Ledesma, Alba de Tormes eta Ciudad Rodrigo herriak bisitatuko dituzte.

Dagoeneko zabaldu dute bidaiarako izena emateko epea. Joan nahi duten herritarrek Baigeraren bulegoan eman beharko dute izena, astearteetan edo asteazkenetan, 10:30etik 12:30era bitartean.

Elkarteak azaldu duenez, hiru gau igaroko dituzte ekaineko bidaian; izan ere, bidaia motzagoa prestatu dute probatze aldera. Kultura eta arkeologia izango dira bidaiaren oinarriak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide