Azpeitiko KZgunean prest dute abenduko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. Zazpi ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik hiru euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurreko modalitatean.
Hauek dira abenduan KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:
- Canva. Ikasi diseinatzen
- Aurrez aurrekoa.
- 6 ordu.
- Abenduaren 19tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Abenduaren 13an eta 16an, 09:00etatik 11:00etara.
- Eduki digitalaren erabilera okerra saihestea
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Abenduaren 17an eta 18an, 09:00etatik 11:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.