Dantzarako aukera izango da asteburuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2024ko aza. 27a, 08:00

Bi lagun dantzan, Sanagustin Dantzalekuren hitzordu batean.

Larunbatean, 21:00etatik aurrera, Elvis Caino DJak musika dantzagarria jarriko du Sanagustinen. Igandean, berriz, dantzarako parada izango da, Sanagustin Dantzaleku egitasmoari esker.

Asteburuan dantzazaleentzat bi hitzordu izango dira Sanagustin kulturgunean. Larunbatean, 21:00etatik aurrera, Elvis Caino DJaren eskutik, musika dantzagarriaz gozatu ahal izango dute herritarrek.

Igandean, berriz, dantzaleku bilakatuko da kulturgunea, Sanagustin Dantzaleku egitasmoarekin. 18:00etatik aurrera, gorputza mugimenduan jartzeko parada izango da, besteren artean, salsa eta bachata doinuekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide