Odol Emaileen Elkarteko Azpeitiko ordezkaritzak zapatu honetan, azaroaren 30ean, egingo du herriko odol emaileei aitortza egiteko urteroko ekitaldia. Azken urteetan bezala, Sanagustin kulturgunean elkartuko dira odol emaileak, 12:00etan. Aitortza ekitaldiaren ondoren, mokadutxoaren bueltan elkartzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Aurten, odola Azpeitian ematen duten hemezortzi lagunek jasoko dituzte dagozkien diploma eta oroigarria: odola 75 eta 60 aldiz eman duten herritar banak, 50 aldiz eman duten lauk, 40 aldiz eman duten bik eta 25 aldiz eman duten hamarrek; hamar gizon eta zortzi emakume igoko dira Sanagustineko oholtzara, aitortza jasotzeko.
Gaur, ateraldia
Gaur, berriz, azaroko odol ateraldia egingo dute arratsaldean, eta joan nahi dutenek eguerdira arte har dezakete txanda, telefonoz
16:30etik 20:30era arte ariko dira odola ateratzen Elizkaleko Bizi Berri eraikineko beheko solairuan. Txanda hartzeko, berriz, 13:30era arte dei daiteke 943-00 78 84 telefono zenbakira.